XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beti, bidez goazen bitartean, badegu egin beharreko lan jakin bat: eman dizkigun doaiekin lan egitea: doaiak ugaritzea.

Irakurri Mt 25, 24-30.

Ipui horretan adierazi nahi ziguna aztertu labur-labur.

Eta egun batez, gizaldien bukaeran, Kristo datorkigunean, aztertu egingo gaitu.

Zertaz izango da azterketa hori?.

Irakurri Mt 25 31 46 eta erantzun: Zergatik esaten die Jesusek batzuei: Zatozte nere Aitaren bedeinkatuok, zeruetako erreinuaren jabe izatea?.

- Zergatik esaten die Jesusek besteei: Zoazte, madarikatuok betiko sutara...

Zure zai daukazu Jesus.

Bidea badakizu.

Saiatu zaitez.

Landu Jaunak eman dizkizun doai-talentu horiek.

Zein erabaki hartzen dezu aste honetarako?.

Eta datorren udarako... zer?.

Laister bukatuko dituzu klaseak eta oporrak asiko.

Baiño Jainkoarekiko eta gure senideekiko, ez dago oporrik.

Zer egin dezakegu opor-aldi honetan, Jesusen hondotik jarraitzeko?.